Taldekideen artikuluak
Aprendizai esanguratsuak ezagutza zaharrak eta ezagutza berriak elkartzen ditu, beste ezagutza berri bat sortuz. Ikasitakoa zaila da ahaztea, esanahien artean loturak egiten dituelako. Aldiz, aprendizai mekanikoa memoristikoa denez, erraza da ahaztea. Horregatik, aprendizai esanguratsua sustatu behar da haur hezkuntzan.
Talde honek Ebaluazioari buruz hitz egin zuen. Ebaluazioa, informazioa jaso, aztertu, balioa preziatu eta erabakiak hartzeko prozesua da. Honen helburuak prozesu didaktikoa orokorki eta ikaslea partikularki ezagutzea eta hobetzea da. Honetaz gain, garrantzitsuena, ikaslearen ikastea da. Metodo ohikoena azterketa egitea da, objetibitatearekiko dugun obsesioagatik. Gainera, zuzentzeko errazak izaten dira.
Gaur egun, ebaluatzeko era hauek gutxitzen hasiak dira eta beste mota bateko ebaluazioak indartzen hasi dira, adibidez, ebaluazio hezigarria.
Emakumearen presentzia historian zehar ez da gehiegizkoa izan, izan ere, sistema patriarkalak garrantzia eman dio gizonari, emakumea ikusezina bihurtaraziz. Denboraren poderioz, emakumea historian zehar gehiago azaltzen hasi da, eta gaur egun, aurrerapen izugarria egon da, baina oraindik ere, bide luzea dugu aurretik. Horregatik, irakasleak izango garenean, haurrak berdintasunan hezi behar ditugu, etorkizunean perekidetasunean eta diskriminaziorik gabe bizitzeko.
Haurrak aniztasunean hezi behar ditugu, neska eta mutilen arteko ezberdintasunak egin gabe eta partaidetza orekatua sustatuz. Gaur egun, mutil eta nesken arteko ezberdintasunak gutxitu dira, baina oraindik ere lan handia egin behar dugu. Honen lehen pausua, hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea da.
Curriculum-a kontuan hartu beharreko gauza bat da. Bertan, landu behar diren ikasgaiak eta lortu behar diren helburuak, edukiak eta konpetentziak azaltzen dira. Curriculum mota ezberdinak daude non lekuaren arabera, curriculum mota ezbedin bat lantzen den. Kontuan izan beharko genukeen curriculum-a ezkutua da garrantzitsuenetakoa baita. Bertan jasotzen dena ez egitea edo jasotzen ez dena egitean datza. Kontuan izan behar dugu, gehienetan konturatu gabeko gauzak egiten ditugulako, portaera edo idea batzuk trasmitituz.
Berrikuntza hezkuntzan ematen diren aldaketak dira, eta hezkuntzako esparru guztietan ematen dira. Berrikuntzak ez du beti guztiontzako hobekuntza ekartzen, batzuentzat onurak ekartzen ditu, baina beste batzuentzat kalteak ekar ditzake.Irakasleak ikasgelan jokatzen duen rola ere aldatzea beharrezkoa da guztizko berrikuntza bat emateko.
Ikasgelako programazioa ondo prestatua izatea oso garrantzitsua da, batez ere, aurreko puntu garrantzitsuak kontuan hartzeko eta burutzeko, honen helburuak, edukiak eta abar. ondo finkatuak egon behar direlako.
Kaixo Ane!
ResponderEliminarZure blogaren diseinuak lasaitasuna trasmititzen du, eta irakurteko erraza da. Edukiei dagokionez landuta eta eguneratuta duzu bloga. Zorionak!
Iepa Ane!
ResponderEliminarBloga oso polita egin duzula uste dut, fondoak ere asko erakartzen du. Edukiak landuak eta eguneratuak daudela ikusi dut.
Lan ona. Uda ona pasa!
Kaixo Ane!
ResponderEliminarAsko gustatu zait fondoan jartzeko aukeratu duzun kolore urdin hori, lasaitasuna transmititzen baitu. Edukien aldetik, argi azalduta dituzula ikusi dut. Segi horrela Ane!
Aupa Ane! Zure bloga oso argi dagoela iruditzen zait, bai bere kolore eta baita erabilitako diseinuagatik. Eduki aldetik landua eta eguneratua duzula nabari da. Zorionak eta segi horrela!
ResponderEliminar